Pirinioetako urteko lehen irteeran, elurrarekin gozatu dute mendizaleek

Ane Olaizola 2026ko otsailaren 9a

Hamasei lagunek parte hartu dute Anaitasuna mendi bazkunaren irteeran, eta mendizaleek bi egunez elurtutako parajeez gozatzeko aukera izan dute, eguraldiak aurreikuspenetan eragin badu ere. 

Anaitasuna mendi bazkunak Pirinioetako urteko lehen irteera egin du asteburuan, eta hango elurtutako parajeez gozatzeko aukera izan dute txangoan parte hartu duten hamasei lagunek. 

Elur erraketekin ibiltzeko zein mendiko eskia praktikatzeko aukera izan dute mendizaleek bi egunez, baina antolatzaileek hasierako aurreikuspenak moldatu egin behar izan dituzte, eguraldiagatik eta elur jausi arriskuagatik. Izan ere, 2.000 metrotik gora elauso arrisku "oso altua" zegoela adierazi du Anaitasunak, eta horregatik, ordezko ibilbide batzuk gauzatu dituzte: larunbatean, oinezkoak Ibon de Piedrafitara joan ziren, eta eskiatzaileak Panticosa estazioan ibili ziren. Atzo, berriz, Cotefablo tuneletik Pico Ronatara joan zen talde osoa. Hasiera batean, Pelopin mendira ziren igotzekoak, baina lainoek ikusgarritasuna kentzen zutela eta, planez aldatu zuten. 

(Argazkiak: Anaitasuna mendi bazkuna)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide