Azkoitiko Musika Bandaren kontzertuak girotu du Baztartxo antzokia eguerdian, eta hainbat herritar izan dira hara bertaratu direnak. 12:30ean hasi da emanaldia, eta musikariek honako bost abesti eskaini dituzte guztira: Mi amargura, Victory, The story of Anne Frank, The bells os Nostre Dame eta Children of Sanchez.