Elkarguneko igerilekuak ezingo dira erabili datorren zapatuan. Zubiaurre igeriketa klubak antolatutako kimuen txapelketa dela eta, etzi arratsaldean ezingo dute Elkarguneko erabiltzaileek zerbitzuaz gozatu. Hori hala, 14:00etatik 20:00etara bitartean itxiko dute igerilekua. Zapatuan ez ezik, martxoaren 7an ere itxita egongo da igerilekua ordu tarte horretan, benjaminen igeriketa lehiaketa dela eta.