Baztartxo antzokiko arduradunek jakinarazi dituzte datorren hilean herrian ikusi ahal izango diren hamar filmetatik bederatzi zein izango diren. Askotariko generoetako filmak ikusteko aukera izango da otsailean zehar ere; izan ere, guztira, hamar film emango dituzte han, helduentzako sei eta haurrentzako lau.
Datorren igandean eta astelehenean, helduentzako Ídolos filma eta haurrentzako Irabazi arte telesaila izango dira aukeran. Igandean, 17:00etan hasita, Irabazi arte telesailaren denboraldi berriaren lehen atala emango dute Baztartxon. Igandean 19:30ean eta astelehenean 20:00etan emango dute, bestalde, Ídolos filma.
Hona hemen otsailean Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia:
- Otsailak 1: Irabazi arte telesaila.
- Otsailak 1 eta 2: Ídolos filma.
- Otsailak 8: haurrentzako Frankie y los monstruos filma.
- Otsailak 8 eta 9: Hamnet filma.
- Otsailak 10: Ciudad sin sueño filmaren zineforuma.
- Otsailak 15: haurrentzako La leyenda de Ochi filma.
- Otsailak 15 eta 16: Aída y vuelta filma.
- Otsailak 22: haurrentzako Evolution filma.
- Otsailak 22 eta 23: Tres adioses filma.
- Otsailak 24: oraindik ez dute jakinarazi zineforumaren filma.