Azken hamahiru urtetan Azkoitiko erretorea den Felix Azurmendik apaiz egin zeneko urrezko ezteiak ospatu ditu gaur. Urteurren hori kontuan hartuta, gaur Azkoitiko parrokiako meza nagusian esker oneko eukaristia eta otoitza egin dituzte.
Gaurko elizkizun ospakizunaren ondoren, apirilaren 26an herri bazkariarekin ospatu nahi dute Azkoitiko Parrokiako kideek Azurmendiren apaizgoko 50. urteurrena.