Martirietako Igoera lasterketaren aurtengo data iragarri du probaren antolatzailea den Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak. Andremarietan egin beharrean, iaz jokatu zuten proba aurrenekoz uztailean, eta hala izango da aurten ere: uztailaren 4an, larunbatez, egingo dute proba.
Lasterketaren data aurrerapena ez zen izan iazko berrikuntza bakarra; izan ere, bizikleta probaz gain, korrikako lasterketa ere egin zuten Martirieta auzora. Aurten ere, bi lasterketa horiei eusteko asmoa dute antolatzaileek. Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak azaldu du "laster" emango dutela probari buruzko informazio gehiago.