Boxeo eta K-1 kiroletan trebatu dira dozenaka lagun

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 3a

30 lagun baino gehiago bildu dira AGAk antolatutako saioan. (AGA)

30 lagun baino gehiagok parte hartu dute AGAk antolatutako hitzorduan. Boxeoa eta K-1 borroka kirola sakonago ezagutu ahal izan dituzte adituak eta arituak diren lagunen eskutik.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatuta, boxeo eta K-1 borroka kirolen entrenamendu saioa egin dute gaur, zapatua, Elkargunean. 11:00etan hasi dute entrenamendua, eta 30 lagun baino gehiagok parte hartu dute hitzorduan.

Borroka kirol horiek maila guztietara doituta egin dituzte; bi kirol horiek sakonago ezagutzeko baliatu dute goizeko lan saioa. "Gabonetako egitarauaren barruan, doako eta kalitatezko aisialdia eskaini nahian antolatu dugu gaurko saioa, harremanak egiten eta elkarrekin gauzak antolatzen segitzeko asmoz", azaldu dute AGAko kideek.

Parte hartzaileak, gaur, entrenamendu saioan. (AGA)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide