Egurrezko jolasekin gozatzen ari dira haurrak Elkargunean

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 2a

Goizean bezala, arratsaldean ere zabalik izango da Elkarguneko jolas parkea; 16:00etatik 20:00etara zabalduko dute gune hori. Hezkuntza propioa garatzen laguntzen duen Montessori materiala aurkituko dute haurrek Elkargunean.

Udaleko Gazteria sailak Gabonetarako antolatutako ekintzen barruan, Mari eta Montessori egurrezko mitologia jolasen parkean gozatu dute dozenaka haurrek gaur, ostirala. Elkarguneko Herriko Plaza aretoan kokatu dute parkea, eta goizean zabaldu ditu ateak, 11:00etatik 13:00etara. Dena den, arratsaldean ere izango da parkean jolasteko aukera, 16:00etatik 20:00etara ere zabalduko dute-eta gune hori haurrentzat.

Publiko guztiari zuzendutako jolasak aurkituko dituzte haurrek Elkargunean, baina, nagusiki, hezkuntza propioa garatzen laguntzen duen Montessori materiala erabiltzeko aukera dute 0 eta 3 urteko umeek; txokoka antolatu dute Elkarguneko aretoa. Esperimentatzeko edota zentzumenak zein bizipenak manipulatzeko diseinatuta daude Elkargunean dauden jolasak, eta horien erabilerak norbere izaera eraikitzen laguntzen die haurrei.

(Argazkiak: Ihintza Elustondo)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide