Boxeo eta K-1 borroka kirolen entrenamendua antolatu du AGAk zapaturako

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 1a

Pertsona bat boxeoko entrenamendu batean. (Pixabay)

11:00etan hasita egingo dute lan saioa etzi, Elkargunean. Bihar, ostirala, itxiko da izen emate epea; Dean eta Tta-kun tabernetan, Instagramez edota online galdetegi bat beteta eman daiteke izena.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatuta, boxeo eta K-1 borroka kirolen entrenamendu saioa egingo dute etzi, zapatua, Elkargunean (11:00). Gazte asanbladakoek azaldu dutenez, maila guztietara doitutako saioa egingo dute. 

AGAk bihar, ostirala, itxiko du entrenamendurako izena emateko epea. Horretarako, hiru modu dituzte parte hartu nahi dutenek: Dean eta Tta-kun tabernetako zerrendak beteta, AGAri Instagramez mezua bidalita edota online galdetegia beteta. Izen-abizenak zehaztu eta entrenamendu saioa egin ahal izateko material propioa ba al duen adierazi beharko dute partaideek; izan ere, AGAk adierazi du mugatuta dutela materiala. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide