Astigarragak, Segurolak eta Elortzak egin dute Gazte Asteko patata tortillarik onena

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 29a

Irabazleak saria jaso duten unean. (Udala)

Bederatzi lagun taldek parte hartu dute Artxamendi topalekuak Gabonetako Gazte Astearen barruan antolatu duen patata tortilla lehiaketan. 

Artxamendi topalekuak Gabonetako oporraldirako antolatutako Gazte Astearen barruan, patata tortilla lehiaketa egin dute gaur, astelehena, Kontzejupean. Bederatzi lagun kuadrillak parte hartu dute lehiaketan, eta horiek, beste horrenbeste tortilla aurkeztu dituzte. Epaimahaiaren arabera, tortillarik hoberena Haizea Astigarragak, Eire Segurolak eta Intza Elortzak egindakoa izan da. Sonia Vazquez Gazteria zinegotziaren eskutik jaso dute irabazleek saria. 

Artxamendiko gaztetxoak, begiraleak eta Vazquez zinegotzia, gaur, Kontzejupean. (Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide