Ados Pilota Azkoitian ari da jokatzen bere aurreneko lau eta erdiko txapelketaren azken fasea. Joan den asteburuan jokatu zituzten final laurdenetako partidak Gurea pilotalekuan, eta orduan aurrera egin zuten lau pilotariek jokatuko dituzte bihar, igandea, txapelketako finalerdiak: Leyre Oskoz, Iera Iturriaga, Ane Mendiburu eta Maddi Barrokal.
17:00etan hasita, nor baino nor gehiago arituko dira lau pilotari horiek; Oskoz eta Iturriaga pilotarien artekoa izango da eguneko lehen dema, eta Mendibururen eta Barrokalen artekoa, bigarren. Lau protagonistek abenduaren 20an, larunbatez, Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatuko duten final handirako sailkatzea izango dute helburu.