Zabaldu dute bidezko merkataritza denda

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 9a

Bidezko merkataritzaren denda Portaleburun egokitu dute aurten ere. (Andoni Elduaien)

Datozen bi asteetan egongo da zabalik denda Portaleburu aretoan. Goizez 10:30etik 12:30era egongo da irekita, eta arratsaldez, 17:00etatik 19:30era. Denda datorren zapatuan ere irekiko dute goizez. 

Azkoitiko Misio Taldeak bidezko merkataritzaren denda zabaldu du gaur, asteartea. Gabonen atarian urtero ireki ohi du talde horrek denda, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Gaurtik hilaren 19ra bitartean Portaleburu erakusketa aretoan erosi ahalko dira herrialde txiroetan ekoitzitako eta bitartekaririk ez duten produktuak. Jakiak, jostailuak, arropa, jolasak eta bestelako hamaika produktu eskuratzeko aukera dago dendan. 

Aste honetan eta hurrengoan, astelehenetik ostiralera zabalduko dute denda; goizez, 10:30etik 12:30era egongo dira Misio Taldeko kideak Portaleburun, eta arratsaldez, 17:00etatik 19:30era bitartean. Dena den, datorren zapatuan, hilaren 13an, ere zabalduko dute denda; orduan 10:30etik 12:30era egongo da zabalik denda. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide