Nerabeen gaitasunei eta talentuei buruzko hitzaldia izango da bihar Elkargunean

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 8a

Hainbat lagun ikasten. (Freepik)

18:00etan hasita arituko dira solasean Andromeda eta Izana proiektuko hiru kide, Elkargunean. Gazteei beren berezko gaitasunak eta talentuak ezagutzen laguntzeko gakoak emango dituzte hizlariek. 

Gazteen gaitasunei eta talentuei buruzko doako hitzaldia izango da bihar, asteartea, Elkargunean. Patricia Gonzalez Andromeda proiektuaren arduradunak eta Izana proiektuko Egoitz Atxaga nahiz Aitor Abaroa kideek emango dituzte azalpenak, 18:00etan hasita.

Gazteei beren berezko gaitasunak eta talentuak ezagutzen laguntzeko gakoak emango dituzte hiru lagun horiek. Era berean, zer ikasi edo etorkizuna nora bideratu ez dakienari lagunduko diote. "Gazteei konfiantza indartzen lagunduko diegu, etorkizun akademikorako zein pertsonalerako", azaldu dute hitzaldiaren antolatzaileek. Nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia izango da biharkoa, baina edonor gonbidatu dute saiora antolatzaileek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide