Dotore aritu dira Enara Lanzetako dantza eskolako ikasleak lehenengo emanaldian

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 7a

Aurten zabaldu duten Enara Lanzeta dantza eskolako hogei ikasle inguruk beren aurreneko dantza ikuskizuna eskaini zuten atzo Azkoitiko Berdura Plazan.

Enara Lanzeta dantza eskolako ikasleek haien lehenengo jendaurreko emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean, larunbata, Azkoitiko Berdura Plazan.

Aurten zabaldu dute dantza eskola, eta lehenengo ikuskizunean, urduritasuna gainditu zuten ikasleek eta dotore egin zuten dantza senideen, lagunen eta herritarren aurrean.

Hogei bat ikaslek parte hartu zuten emanaldian, eta erakutsi zuten Enara Lanzeta eskolako lehen ikasturtean denetarik ikasi dutela: dantza latindarrak, komertzialak, fusioak, zumba girokoak…

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide