Itzal titere laborategia antolatu du Aizkibelek hilaren 10erako

Ane Olaizola 2025eko azaroaren 28a

Itzal titereak. (Guka)

Asteazken horretan, 18:15ean hasiko da saioa, eta LH1. mailatik LH3. mailara artekoek parte hartu ahal izango dute. 

Aizkibel liburutegiak itzal titere laborategia prestatu du datorren hilaren 10erako —asteazkena—. 18:15ean hasiko da saioa, eta LH1. mailatik LH3. mailara artekoek parte hartu ahal izango dute. 

Liburutegiak dagoeneko zabaldu du izen-ematea, eta itzal titereak egiten ikasi nahi dutenek saioaren egunera bitartean izango dute horretarako aukera, liburutegira joanda edo hango 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide