Bi autok istripua izan dute gaur, asteazkena, Azkarate mendateko tunelaren parean. 15:15 aldean jazo da ezbeharra GI-2634 errepidean, Azkoititik Elgoibarrerako bidean. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, gainera, bi pertsona zauritu dira, eta biak Mendaroko (Gipuzkoa) ospitalera eraman dituzte, larrialdi zerbitzuak gunean bertan artatu eta gero.