Umeen jolasekin agurtu dituzte San Martin auzoko festak

Ane Olaizola 2025eko azaroaren 16a

Ardatz elkartearen aurrean elkartu dira dozenaka ume arratsaldean, eta askotariko jolasak izan dituzte haiek auzoko festei amaiera emateko. 

Asteburu betearen ondotik, datorren urtera arte agurtu dituzte festak San Martin auzoan. Umeek eman diete amaiera sanmartinei, askotariko jolasez gozatuz igaro baitute dozenaka haurrek arratsaldea Ardatz elkartearen atarian. 

Atzoko San Martin mendi lasterketaren ondoren, beste hainbat ekintza izan dituzte auzoan azken orduetan. Atzo arratsaldean, esaterako, mus txapelketa jokatu zuten hainbat bikotek elkarte horretan bertan, eta Iñigo eta Enriquek osatutako bikoteak jantzi zuen txapela, Endika eta Dionik osatutako bikoteari finala irabazi eta gero. Gaur goizean, berriz, hamaiketakoa izan dute auzoan, trikitilariek girotuta. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide