Herriko saltokiek eman dezakete izena III. Gabonetako Erakusleiho Erakusketan. Azkoitiko Udaleko Merkataritza arloak eta Herrixen merkatari elkarteak jarri dute martxan erakusketa. Besteak beste, tokiko merkataritza txikia bultzatzea, kontsumitzaileen erosketa ohituretan eragitea, bezeroak herrian eta bertakoa erostea lehenestea eta Gabon giroa piztea dira egitasmoaren helburuak.
Erakundeak egitasmoan parte hartzera animatu ditu herriko saltokiak; horiek azaroaren 28ra bitartean eman dezakete izena. Batetik, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eman daiteke izena, eta bestetik, Herrixen elkartearen bulegoan aurrez aurre (Kultur Etxeko lehenengo solairuan) edo herrixen@hotmail.com helbide elektronikora idatzita.
Erakusketa abenduaren 9tik 2026ko urtarrilaren 7ra bitartean egin beharko dute saltokiek. Abenduaren 20an, berriz, udalak eta merkatari elkarteak eskertze eta aitortze ekitaldia egingo die egitasmoan parte hartu duten saltokiei. Portaleburu erakusketa aretoan izango da hitzordua, 13:30ean.
Udalak irakurgai jarri ditu erakusketan parte hartu nahi dutenentzako oinarriak. Honako lotura honetan ikus daitezke.