Munduko kirol-proba gogorrenetako batean parte hartu zuen Mattin Iñiguez Zegamako (Gipuzkoa) parapentelariak pasa den ekainean: Alpeetan jokatzen den Red Bull X-Alpseko 35 partaideetako bat izan zen, eta hamaika egun eman zituen garaipena lortzeko lehian. Ostiral honetan, 18:00etatik aurrera, han bizitako esperientziak jasotzen dituen bideo bat eskainiko du Elkargunean, eta abenturaren ingurukoak hitzaldi baten bidez kontatuko ditu.
Red Bull X-Alps lasterketak parapentea eta alpinismoa batzen ditu, eta oinez nahiz hegan, Austria, Frantzia, Alemania, Italia eta Suitza zeharkatzen dituzte parte hartzaileek. Hamaika egunen ostean, azken fasean kanporatu zuten Iñiguez, 60 kilometro eta 3.000 metroko desnibela zituen ibilbidea osatu ostean.