Treba Nerabeak programaren barruan, ongizate emozionalari lotutako zenbait saio egiten ari dira azken asteetan Artxamendi topalekuan, eta bihar, asteartea, kuadrillen arteko saltsak edo nerabeen arteko harreman sareak izango dituzte hizpide.
12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzendutako doako saioa izango da biharkoa, eta helburua da Gipuzkoako nerabeek harremanak izateko dituzten moduei buruzko hausnarketarako espazio horizontal seguru bat sortzea, ardatza kuadrilla izanik.
Nerabeen harreman moduei buruzko hausnarketa bultzatuko dute saioan, eta harreman modu osasungarriak sustatuko dituzte. Beñat Benitez trebatzailea arituko da nerabeekin solasean, eta hark parte hartzeko metodologiak erabiliko ditu nerabeen arteko horizontaltasuna bilatzeko.