Azkoitiko Irakurle Taldeak ikasturteko lehen topaketa egin zuen atzo arratsaldean, eta literatur zaleek Hamaseigarrenean, aidanez eleberria izan zuten hizketagai saioan. Gainera, liburuaren idazle Anjel Lertxundi bera izan zen taldekideekin batera, Iñigo Aranbarri dinamizatzailearen eskutik, guztien artean aletu zuten 1983an kaleratutako liburu ezagunean jasotako istorioa.
Bestalde, taldeak azaroaren 25erako jarri du hurrengo saioa, ohi bezala Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan. Alaa Al Aswanik idatzi eta Xabier Olarrak zein Arantzazu Royok euskarara ekarritako Jakobian eraikina eleberria izango dute solasgai egun horretan. Jatorrizko eleberria 2002. urtean kaleratu zenean, zentsura eta arrakasta, biak, eta itzultzaileek 2012ko Euskadi literatur saria jaso zuten.