Errepideko bide seinaleen pintaketa lanak hasiko ditu Azkoitiko Udalak datorren astelehenean, eta erakundeak jakinarazi du horrek "eragozpen puntualak" eragin ditzakeela trafikoan, hala nola, aldi baterako mozketak edo desbideratzeak.
Guztira, 40 puntu baino gehiagotan egingo dituzte pintaketa lanak; besteak beste, zebra bideak, mugikortasun gutxitua duten pertsonentzako aparkalekuak, zamalanak edota ibilgailua geratzeko debekua adierazten duten lurreko seinaleak margotuko dituzte. Udalak emandako informazioaren arabera, lan horiek 22.618 euroko aurrekontua dute.