Sei probazaleren idiak lehiatuko dira XV. Andremari idi dema sarian

Nerea Uranga 2025ko abu. 19a, 13:11

Iazko Andremarietako idi proba saria Gurea probalekuan. (Ibon Errazu)

Gaur eta bihar izango dira idi probak Gurea probalekuan, 22:00etan hasita. Gaurkoan Igeldo, Elorrieta eta Zumeltzu probazaleen idiek lehiatuko dute. Bihar, berriz, Belamendi, Billabaso eta I. Lopategi ariko dira.

XV. Andremari Idi Dema Saria jokatu da gaur eta bihar Azkoitiko Gurea probalekuan. Azkoitiko Probazale Elkarteak antolatutako proban sei idizaleren idiek parte hartuko dute. Bi egunetan 22:00etan hasiko dira demak.

Gaurkoan ariko diren hiru idizaleak Igeldo (Ezkio, Gipuzkoa), Elorrieta (Laukiz, Bizkaia) eta Zumeltzu (Zamudio, Bizkaia) izango dira. Biharko jardunaldian, berriz, Belamendi (Errezil), Billabaso (Maruri-Jatabe, Bizkaia) eta I. Lopategi (Mungia, Birle, Bizkaia) probazaleen idiek lehiatuko dute.

Iaz Andremarietako idi proba sarian Billabasoren idi uztarria izan zen irabazlea, denera 41 plaza eginda. Idiek 1.850 kiloko harriari tiraka jardun zuten, eta idi irabazleek 58,5 kiloko gainkargarekin egin zituzten lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide