Bero bortitzaz gain, beste hamaika osagai ere izan ditu Andremari eguneko arratsaldeak

Aitziber Arzallus 2025ko abu. 15a, 22:46

Pilota partidak, haur eta gaztetxoentzako tailerrak, magia, antzerkia, gimnastika erritmiko erakustaldia, kontzertuak eta abar izan dituzte azkoitiarrek gaur arratsaldeko entretenigarri. Beroak ez ditu atzeratu herritarrak eta jende ugari ibili da kalean.

Bero ikaragarria bai, baina bestelako osagaiak ere izan ditu Andremari eguneko arratsaldeak. Pilotari profesionalen neurketak izan dira leporaino betetako Gurean frontoian. Masters CaixaBank txapelketaren barruan, A seriean, Altuna III.ak eta Imazek 22 eta 19 irabazi diete Zabalari eta Mariezkurrena II.ri; B seriean, berriz, Peña II.ak eta Gabirondok 22 eta 5 Gaskueri eta Senarri. Beroa izan da frontoiko protagonistetako bat ere, baina pilotarien jokoaz gozatzea ez die oztopatu zaleei. 

Kalean, simulagailuetan ibiltzeko, sukadaritza tailerrean parte hartzeko, aurpegia margotzeko eta beste hainbat gauzatarako aukera izan dute haurrek eta gaztetxoak Kontzejupean eta inguruetan; poteoan zebiltzan herritarrak aho zabalik utzi dituzte terrazaz terraza zebiltzan magoek; Balda plazan bidlu diren dozenaka herritarrek, berriz, Markeliñe konpainiaren Artilusio ikuskizuna izan dute gozagarri.

Eliz atarian, bestalde, gimnastika erritmiko erakustaldia egin dute Zubiberri taldeko kideek. Gaurkoan 34 neskak parte hartu dute erakustaldian eta taldeka, banaka zein binaka 21 koreografia plazaratu dituzte.

Horiez gain, kaleak girotzen gaiteroak ibili dira kalejiran; eta txosnagunean goizaldeko ordu txikiak arte jarraituko dute arratsaldean hasitako kontzertuek. Hain zuzen ere, Labankada, Iltze, Ostikoka eta Derrumbe taldeak igoko dira oholtzara.

Honakoa hemen datozen ordu eta egunetarako egitaraua:

  • 22:00. XIII. Film Laburren Lehiaketako emanaldia eta sari banaketa.
  • Ondoren, Hits Cover Banda taldearen kontzertua, plazan.

Bihar, San Roke eguna

  • 09:30. Zubiondo taldeko gaiteroen kalejira.
  • 10:00. Txalkor txistulari taldekoen kalejira.
  • 10:50. Udal ordezkariak korporazioan joango dira Parrokiara, Txalkorreko kideek Alkate soinua jo bitartean.
  • 11:00. Meza Nagusia, Parrokian. Parrokiako abesbatzak, Iraurgi abesbatzak eta Jose Luis Frantsesena organistak parte hartuko dute.
  • 11:30. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
  • 12:00. Graffiti eta DJ tailerrak txosnagunean.
  • 12:15. Udal ordezkarien ohiko aurreskua, plazan.
  • 13:00. Udal Musika Bandaren eta Zubiondo taldeko gaiteroen kontzertua, Kontzejupean.
  • 14:30. Bazkaria eta hitzaldia txosnagunean.
  • 17:00. Ur parkea, Balda plazan.
  • 17:00. Elkartasun argazkia txosnagunean.
  • 17:30. Gazte Asanbladaren karropoteoa txosnagunetik abiatuta.
  • 18:00. Udara Caixabank Txapelketako partidak, Gurea pilotalekuan. Aldaregia eta Agirre Oskozen eta Orbegozoren kontra ariko dira
  • 19:00. Euskorleans musika ikuskizuna, kalez kale.
  • 19:00. Kontzertuak txosnagunean: Xaribari, Hauek eta Txunba.
  • 19:00. Patxi eta Konpainiarekin muxikoak, eliz atarian.
  • 23:00. Suzko erroberak, Zaragozana etxearen eskutik.
  • 23:30. Merina Gris taldearen kontzertua, plazan.
  • 23:30. Sexubizi gune morea eta genero erasoen aurkako babes gunea, Parrokiaren atarian.

Etzi, Baserritarren eguna

  • 09:30. 42. Inazio Iriarte margo lehiaketako zigilu banaketa, Portaleburu aretoan.
  • 09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
  • 09:30. Gipuzkoako XIII. Blonda Txapelketa eta erakusketa, Plazaberrin.
  • Eguerdian, blonda hanburgesa dastaketa.
  • 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
  • 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.
  • 12:00. Herri kirol jaialdia, plazan. Norde, Goenatxo III.a, Olaia Esnaola eta Udane Ostolaza ariko dira harri jasotzen; aizkoran, berriz, Larrañaga, Corchero, Txikia IV.a eta Mugerza.
  • 12:30. Jubilatuen meza, Parrokian.
  • 14:30. Jubilatuen bazkaria, Elkargunean. Bazkal ostean, 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
  • 16:00. Bizijolas, Gaztaneneako parke estalian.
  • 17:00. Mus Txapelketa txosnagunean.
  • 18:00. Bikote gazteen Dantza Txapelketa, Balda plazan.
  • 19:30. Inazio Iriarte mago lehiaketako sari banaketa, Portaleburu aretoan.
  • 22:00. Enaitz eta Erkiziren erromeria, Balda plazan.
  • 23:00. Suzko zezena, Balda plazan.
  • Ondoren, erromeriak segituko du.

Abuztuak 18, astelehena, Kuadrillen eguna

  • 11:00. XXII. Kaleko atletismo erakustaldia, Xeyeren eskutik.
  • 12:00. UK03 txaranga, kalez kale.
  • 12:30. Kuadrillen arteko jolasak txosnagunean.
  • 14:30. Herri bazkaria, plazan.
  • 16:30. Skapaie elektrotxaranga, kalez kale.
  • 17:30. Apar festa, Balda plazan.
  • 18:30. Zezena, Plazaberrin.
  • 19:00. Kontzertuak txosnagunean: 48280, Rungos, Check Boyz eta Ezohi.
  • 19:30. UK03 txaranga.
  • 21:30. Tapia eta Leturiaren kontzertua, plazan.
  • Ondoren, suzko zezena, plazan.
  • 23:30. Sexubizi gune morea eta genero erasoen aurkako babes gunea, Parrokiaren atarian.
Abuztuak 19 eta 20, asteartea eta asteazkena

  • 22:00. XIII. Andremari Idi Dema Saria, Gurea frontoian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide