'Transir' ikuskizunaz gozatu dute haurrek zein helduek

Ane Olaizola 2025ko uzt. 13a, 09:17

Rojo Telon zirku konpainiak Transir ikuskizuna eskaini zuen atzo arratsaldean Berdura Plazan. 

Rojo Telon zirku konpainiak Transir ikuskizuna eskaini zuen atzo arratsaldean Azkoitian. Eguraldiaren iragarpenaren ondorioz, Berdura Plazan taularatu zuten lana, eta han dozenaka haur zein heldu elkartu ziren ikuskizunaz gozatzera.

Akrobaziak eta zuzeneko musikak bat egindako ikuskizuna eskaini zuten artistek, eta tarte atsegina igaro zuten han bildutakoek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide