Bi autok istripua izan dute gaur, astelehena, Azkarate mendatean, GI-2634 errepidean. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, bi lagun zauritu dira ezbeharrean, eta biak Mendaroko ospitalera eraman dituzte. 15:30 aldera gertatu da istripua.
Istripuaren ondorioz, itxita egon da errepidea bi noranzkoetan, baina dagoeneko zabaldu dute errei bat; ondorioz, trafikoa txandaka ari dira bideratzen. Errepidea lehengoratzeko lanetan ari dira.