Ganso&Cia konpainiak Welcome & Sorry antzezlana taularatu zuen atzo, larunbata, Balda plazan. Zenbait haur eta heldu bildu zituen ikuskizunak, eta antzezlaneko bi protagonistek Shakespearen Hamlet obra famatuaren egokitzapen bat taularatu zuten keinu bidezko clown-komediaren bidez.
Datorren astean beste kale ikuskizun bat izango da leku berean. Orduan, Rojo Telón konpainiak Transir antzezlana eskainiko du, 19:30ean hasita.