Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea birgaitzeko lanek eragina izango dute trafikoan

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 4a, 10:17

GI-631 errepidea obratan, artxiboko argazkian.

Astelehenetik aurrera, errei bat itxi eta txandakako trafikoa antolatuko dute Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidean.

Astelehenean hasi eta larunbatera arte, Gipuzkoako aldundiko Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuak Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidean zorua birgaitzeko lanak egingo ditu eta, horren eraginez, errei bat itxi eta txandakako trafikoa antolatuko dute.

GI-631 errepidean, aurreratzeko hiru errei zatiaren amaiera (k.p. 27+800) eta Aitxuren kurba (k.a. 30+600) artean zorua birgaitzeko lanak egiten ari dira ekainaren hasieraz geroztik. Astelehenean lanen bigarren fasea hasiko dute, errodadura-geruza zabaltzea dakartenak. Lan hauek egunez egingo dituzte.

Trafikoa seinaleen bidez erregulatuko dute, eta lanek sei eguneko iraupena izango dutela aurreikusten du Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuak. Meteorologiak horretarako aukera ematen badu, beraz, larunbatean amaituko dute bigarren fasea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide