53. Txikito Pilota Txapelketaren finalak jokatu dituzte gaur, zapatua, Gurea pilotalekuan. Oteiza pilota elkartean aritzen diren haurrek jokatu dituzte txapelketa horren finalak. Guztira, eskuz binakako sei final jokatuko dituzte lau mailatan banatuta: aurre-benjaminak, benjaminak, kimuak eta haurrak.
Aurten, 78 pilotarik parte hartu dute txapelketan, eta horietatik 24k lortu dute gaurko hitzorduan parte hartzea. Nahiz eta zenbait partidatan markagailuko aldea zabala izan, oro har, maila oneko finalak jokatu dituzte pilotari txikienek. Hona hemen finalak, mailaz maila:
- Aurre-benjaminak:
- Oihan Zabala eta Ian Aragoi 16-6 Jakes Zinkunegi eta Urki Arana
- Benjaminak B:
- Hurritz Borda eta Ekain Segurola 13-16 Julen Uriarte eta Nahia Astigarraga
- Benjaminak A:
- Mattin Azkargorta eta Eki Elorza 16-9 Aiur Romero eta Haize Aramendi
- Kimuak B:
- Aner Caballero eta Martin Arakistain 6-16 Alejandro Laguna eta Eiden Galarraga
- Kimuak A:
- Lur Juaristi eta Jon Azpiazu 16-12 Oihan Campos eta Oihan Mendizabal
- Haurrak:
- Adur Huerta eta Denis Santos 18-7 Erik San Sebastian eta Ekain Juaristi
Etxaniz, txapeldun
Bestalde, Julen Etxaniz Oteiza pilota elkarteko pilotari azkoitiarrak Euskal Herriko Kluben Arteko Banakako Txapelketa irabazi zuen atzo, ostirala, Amurrion (Araba). Kadeteen mailan, Etxanizek 22-2 menderatu zuen Lea Ibarra A taldeko Bengoetxearen aurka.