Udako azoka ari dira egiten Lajan

Andoni Elduaien 2025ko eka. 28a, 13:35

Artisauen postuak zabalik daude gaur iluntzera arte, eta umeentzako tailerrak egin eta zuzeneko kontzertuak ere eskainiko dituzte gaurko egunean zehar. Bihar, igandea, azokaren bigarren eguna izango dute.

Laja Summer azoka ari dira egiten Santa Kutz auzoko Laja jatetxean. Dozena bat artisauk askotariko produktuak jarri dituzte salgai eguerdian, eta iluntzera arte izango dituzte postuak zabalik. Haurrek, berriz, aurpegiak margotu ahal izango dituzte horretarako prestatu duten tailerrean. Musikazaleek, azkenik, zuzeneko emanaldiekin gozatu ahal izango dute gaur gauean, 22:00etan hasita.

Bihar, igandea, izango dute azokaren bigarren eguna. 12:00etatik 19:00etara zabalduko dituzte postuak artisauek, eta umeek 12:00etatik 18:00etara izango dute aurpegia margotzeko tailerra. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide