LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna da gaur, ekainak 28, eta egun horren atariko gisa, atzo, ostirala, Bollo-trans bertso saio ibiltaria egin zuten Azkoitian. Bertsotan Miren Artetxe, Eli Pagola eta Saioa Alkaiza bertsolariak aritu ziren, eta Xabier Etxaniz trikitilaria zein Uxue Kerejeta pandero jotzailea izan zituzten bidelagun.
Elkargune alboko Aita Madinabeitia plazatik abiatu ziren 19:30ean, eta eliz atarian geldialditxoa eginda, Plazaberrin eta herriko plaza nagusian ere izan ziren. LGTBI+ ikuspegia "oinarri" eta feminismoa "iparrorratz", askotariko gaiak aldarrikatu zituzten bertsolariek.