Carlos Taibok egungo egoera geopolitikoa aztertu du Matadeixen

Andoni Elduaien 2025ko eka. 19a, 08:54

Taibo, ikus-entzuleen aurrean. (Argazkia: Matadero Ekintzak)

Ukrainaz, inperioez eta militarismoaz hitz egin zuen Taibok Matadeixeko areto nagusia bete zuten herritarren aurrean.

Carlos Taibo pentsalari eta idazle espainiarra Matadeixen izan zen atzo, asteazkena. Matadero Ekintzak taldeak Lumaltik Herriak gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean antolatutako saioa izan zen atzokoa, eta Taibok geopolitika kontuak izan zituen hizpide. Hain justu, Ukrainaz, inperioez eta militarismoaz hitz egin zuen Matadeixeko areto nagusia bete zuten herritarren aurrean.

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Administrazioetako eta Politika Zientzietako irakasle izan zen Taibo, baina, egun erretiratuta dago. Globalizazioaren aurkako mugimenduaren, desazkundearen, zuzeneko demokraziaren eta anarkismoaren alde egindako lanagatik da ezaguna. 30 liburu baino gehiago idatzi ditu hark, bai gazteleraz, bai galegoz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide