Ikasturte amaierako karate jaialdia egin du Kanku eskolak

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 18a, 15:25

Azkoitiko Kanku karate eskolak ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuen atzo arratsaldean Elkargunean.

Urtean zehar ikasitakoak jendaurrean erakutsi zituzten atzo, asteartea, Kanku eskolako karatekek. 18:30ean hasi zuten ikasturte amaierako jaialdia Elkargunean, eta hainbat herritar hubildu zen ikuskizunaz gozatzera.

Gainera, Kanku karate eskolak jakinarazi du ikasturte berrirako matrikulazio epea ireki duela jadanik. Informazioa jaso nahi dutenek honako telefono zenbakietara dei dezakete: 688 698 050 eta 652 702 303.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide