Kodaore judo klubeko kideek erakustaldia eskaini zuten atzo, ostirala, herriko plazan. 19:00etan hasi zuten saioa, eta eskolako ikasleek nahiz irakasleek ikasturtean zehar ikasitako teknikak eta abileziak erakutsi zituzten herritarren aurrean. Guraso eta herritar ugari elkartu zen plazan, eta txalo artean hartu zituzten txikienek eta gaztetxoek egindako mugimenduak.