San Isidro eguna da gaur, maiatzaren 15a, eta usadioari jarraituz, gogoan izan dute Nekazarien zaindaria Madariaga auzoan. Auzoko bizilagunak ez ezik, herrigunetik hara joandako herritar ugari elkartu da ha; izan ere, asko izan dira auzora igotzeko nahiz handik jaisteko udalak jarritako autobusa probestu dutenak.
Gaurko eguna ospatzeko, elizkizuna egin dute aurrera. Felix Azurmendi Azkoitiko parrokoak zuzendu du meza hango baselizan. Aurretik, baina, gaurko egunez ohikoa duten prozesioa egin dute auzoko plazan dagoen pilotalekuan zehar. Gurutzea eta San Isidroren irudia hartuta, hainbat itzuli egin dituzte frontoian bertan mezara sartu aurretik. Festak elizkizunaren ostean ere izan du jarraipena, hamaiketakoa ere eskaini baitute auzotarrek.
(Argazkiak: Eli Aizpuru)