Maiatzeko lehen igandea izanik, Kakueta mendiko eguna ospatzen ari dira gaur. Dozenaka eta dozenaka mendizalerentzat hitzordu berezia izan da gaurkoa, eta usadioari segituz, Izarraizko tontor horretan dagoen gurutzean nahiz hango txabolan elkartu dira. Anaitasuna mendi bazkunak salda eta hamaiketako eskaini dizkiete bertaratu diren lagunei, eta musikak lagunduta eta eguraldia lagun, giro atseginean igaro dute goiza.
(Argazkiak: Ane Olaizola eta Anaitasuna mendi bazkuna)