"Azken urte erdian Azkoitiko Babes Sarea sortzeko lanean jardun dugu, eta azkenean iritsi da aurkezpen eguna". Azken hilabeteetan Afagirekin alzheimerraren inguruko formazio saioa eta Deparkelekin parkinsonaren gaineko hitzaldia antolatu ondoren, eratu berri duten taldearen berri emateko jendaurreko aurkezpena antolatu dute Azkoitiko Babes Sarea izendapenarekin lanari ekin dioten herritarrek.
Hain zuzen ere, orain arte emandako pausoak zein aurrera begira dituzten asmoak azaltzeko prestatu dute aurkezpena. Datorren asteartean, apirilaren 29an, egingo dute ekitalda, Elkarguneko Oteiza aretoan, 17:30ean.