Taldez Talde egitasmoaren azken emanaldia izan da gaur eguerdian Kontzejupean. Iraurgi eta Bizkargi abesbatzak izan dira kontzertua eman dutenak, eta Kontzejupean jarrita zeuden aulki guztiak beteta, asko izan dira zuzeneko kantaldia zutik entzun dutenak, sortu duten giroaren seinale.
12:30ean hasi dute emanaldia, eta aurrena banaka aritu badira ere, elkarrekin abestuz bukatu dute saioa. Bizkargi abesbatzak, Maje Larrañagak zuzenduta, Mundu berri bat nahi nuke, Canon des Scats, Bring me little water, Silvy, Every breath you take eta Horrelako abestiak eskaini ditu. Haurrei laguntzen, gainera, Itxaso Alberdi aritu da pianoarekin. Iraurgi abesbatzak, berriz, Locuras, Goiko mendian eta Hiru txitoa abestiak kantatuko ditu, Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean. Eta azken kanta bi abesbatzek elkarrekin abestu duten Kanbon palangak pagoz izan da. Saioari bukaera emateaz kontzertuz gozatu duten herritarrak arduratu dira, ez baita makala izan haien txalo zaparrada.