Buruz buruko sei txapeldun berri ditu Atano III.a pilota txapelketak

Andoni Elduaien 2025ko mar. 30a, 09:24

Txapeldunak eta txapeldunordeak, atzo, Gurean, elkarteko eta udaleko ordezkariekin. (Udala)

Atzo, guztira, haurren mailako sei final jokatu zituzten Gurea frontoian. Oihan Lete, Mattin Azkargorta, Julen Oteiza, Lur Juaristi, Oihan Mendizabal eta Denis Santos dira aurtengo buruz buruko txapeldun berriak. 

Atzo, zapatua, Oteiza pilota elkarteak antolatutako 50. Atano III.a buruz buruko pilota txapelketaren finalak jokatu zituzten, Gurea frontoian. 11:30ean hasi zen eguneko sei finaletatik lehena; aurre-benjaminen, benjaminen, kimuen eta haurren mailetako finalak ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Aurten, mende erdia bete du Mariano Juaristi Atano III.a pilotaria zena omentzea eta oroitzea xede duen buruz buruko pilota txapelketak. 76 pilotarik parte hartu dute lehian, eta horietako hamabik izan zuten azken eguneraino iritsi eta finala jokatzeko aukera. Txapelak, baina, sei lagunentzat zeuden, eta Oihan Letek, Mattin Azkargortak, Julen Oteizak, Lur Juaristik, Oihan Mendizabalek eta Denis Santosek jantzi zituzten.

Hona hemen finalen emaitzak: 

  • Aurre-benjaminen mailan:
    • Oihan Lete 16-1 Ian Aragoi
  • Benjaminen B mailan:
    • Oihan Orbegozo 13-16 Mattin Azkargorta
  • Benjaminen A mailan:
    • Eki Elorza 12-16 Julen Oteiza
  • Kimuen B mailan:
    • Lur Juaristi 16-4 Eneko Martija
  • Kimuen A mailan:
    • Mikel Azkune 7-16 Oihan Mendizabal
  • Haurren mailan:
    • Ekain Juaristi 5-18 Denis Santos

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide