Gimnastika erritmikoko Gipuzkoako banakako txapelketa jokatu dute Elkargunean

Aitziber Arzallus 2025ko mar. 29a, 16:30

Tolosa, Donostia, Izar-Leku, Ipurua eta Belabieta klubetako gimnastek parte hartu dute Azkoitiko saioan.

Ginmastika erritmikoak hartu du gaur goizean Elkarguneko kantxa, 10:00etan hasi eta 14:30era arte han jokatu baitute Gipuzkoako banakako txapelketa. Gipuzkoako lau klubetako gimnastak izan dira Azkoitian; hain zuzen ere, Tolosa, Donostia, Izar-Leku, Ipurua eta Belabieta klubetakoak. Haurren, juniorren, seniorren eta kadeteen nahiz gazteen lehen mailako txapelketak jokatu dituzte, eta saio politak ikusteko aukera izan dute harmailetan eserita zeuden dozenaka lagunek.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide