Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen ahotsak, Taldez Talde emanaldien azken hitzorduan

Andoni Elduaien 2025ko mar. 28a, 09:00

Bizkargi abesbatzako kideak, iaz, Kontzejupean. (Andoni Elduaien)

Bi abesbatzek 12:30ean hasiko dute emanaldia etzi, igandea, Kontzejupean. Guztira, bederatzi abesti eskainiko dituzte. Abesbatzak banaka nahiz elkarrekin entzuteko aukera izango dute herritarrek.

Taldez Talde emanaldiak igandean amaituko dira, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen kontzertuarekin. Etzi, igandea, Kontzejupean eskainiko dute bi abesbatzek emanaldia, 12:30ean hasita. Abesbatzak banaka ariko dira aurrena, eta emanaldia ixteko, elkarrekin abestuko dute kanta bat.

Bizkargi abesbatzak, Maje Larrañagak zuzenduta, Mundu berri bat nahi nuke, Canon des Scats, Bring me little water, Silvy, Every breath you take eta Horrelako abestiak eskainiko ditu. Haurrei laguntzen, gainera, Itxaso Alberdi arituko da pianoarekin. Iraurgi abesbatzak, bestalde, Locuras, Goiko mendian eta Hiru txitoa abestiak kantatuko ditu; Iñaki Maidagan arituko da helduen abesbatza zuzentzen. Emanaldia amaitzeko, bi abesbatzek Kanbon palangak pagoz abestia abestuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide