Ibaiondo kaleko aparkaleku batzuk ez dira erabilgarri egongo bihar

Ane Olaizola 2025ko mar. 18a, 10:05

Ibaiondo kalea. (Andoni Elduaien)

Brigadak Ibaiondo kaleko errepidea asfaltatze lanak egingo ditu, eta horrenbestez, ez dira erabilgarri egongo 24-28 eta 1-9 zenbakien artean dauden aparkalekuak. 

Azkoitiko Udalak jakinarazi du brigadak asfaltatze lanak egingo dituela bihar, asteazkena, Ibaiondo kaleko errepidean. Lanek eragina izango dute kale horretako aparkalekuetan, eta ondorioz, ez dira erabilgarri egongo 24-28 eta 1-9 zenbakien artean dauden aparkalekuak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide