Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Baionara eta Doneztebera (Nafarroa) joateko irteera antolatu du martxoaren 20rako. Interesa dutenek bihartik aurrera izango dute izena emateko aukera, bazkideek 42 eurotan eta gainontzekoek, 48 eurotan. Leku mugatua du irteerak.
Izena ematen dutenak 08:00etan abiatuko dira liburutegi ondoko autobus geltokitik ostegun horretan. Hamarretakoa norberak eraman beharko du, baina otordu horretako edaria elkarteak eskainiko du.