Etzi, igandea, Maialen Lujanbiok RR Erre(ah)ala errezitaldia eskainiko du Matadeixen Udazkeneko Bebarruko Jardunen barruan. 12:30ean hasiko du bertsolariak poesia, bertsoak eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen emanaldia.
Lujanbioren emanaldiak hizkuntza du lehengaitzat eta hura erregistro desberdinetan erabiltzen du, hala nola, ahotsen, testu idatzien, hitz esanen eta bertsoen bidez. Aurrez grabatutako soinuekin eta pantailako proiekzioekin interakzioan osatuko du emanaldia Lujanbiok.
2018. urtean eskaini zuen Lujanbiok lehen aldiz RR emanaldia, bokalik gabeko eta ezin deszifratuzko hots dardartia "mugimenduaren, lurrikararen eta momentu zehaztu gabe batean" kokatzeko. Geroztik beste emanaldi batzuk eskaini ditu bertsolariak, eta 2022an bira txiki bat ere osatu zuen RR#5 marrak izenpean. Orain, RR Erre(ah)ala errezitaldiak ari da eskaintzen hura.
Emanaldia bertatik bertara eta zuzenean jarraitzeko 8 euro ordaindu beharko da sarrera Matadeirako sarreran bertan. Hona hemen igandeko emanaldiaren ostean egitaraua osatzeko falta diren ekintzak:
Azaroak 24, igandea:
- 18:30. Antzerkia: Portare dentro, testigo Palestina.
Azaroak 29, ostirala:
- 18:30. Hitzaldia, Guggenheim Urdaibai Stop! kolektiboaren eskutik.
Abenduak 1, igandea:
- 18:30. Kontzertua: Iker Munduate + Alberto Lizarralde.