Musimagen saria irabazi du Joseba Beristainek, 'To bird or not to bird' filmean egindako lanagatik

Ane Olaizola 2024ko urr. 21a, 16:52

Joseba Beristain, eskuinetik hirugarrena, sariarekin. (Joseba Beristain / X).

Musika konposatzaileek ikus-entzunezkoetarako sortu dituzten lanak saritu zituen Musimagen elkarteak ostiralean, eta Beristainek Film laburren jatorrizko musika onenaren saria jaso zuen.

Musimagen ikus-entzunezkoetarako musika konposatzaileen Espainiako elkarteak musika konposatzaileek ikus-entzunezkoetarako sortu dituzten lanak saritu zituen joan zen ostiralean Madrilen, eta Joseba Beristain azkoitiarrak Film laburren jatorrizko musika onenaren saria jaso zuen, To bird or not to bird filmean egindako lanagatik.

Ez da Beristainek film labur berarengatik jaso duen aurreneko saria: izan ere, konposatzaileak Musika Original Onenaren sari bana jaso zuen iaz Aguilar film laburren jaialdian zein Alcine 52 film laburren lehiaketan. Era berean, filmak berak Animaziozko film labur onenaren Goya saria jaso zuen joan zen urtean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide