Mikel Ansola organistak eta Dos-i taldeak kontzertua eskaini dute parrokian

Nerea Uranga 2024ko urr. 6a, 08:45

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloaren barruko kontzertua izan da. Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen Parrokian izango diren kontzertuetako aurrena izan da.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloak mende laurdena beteko du aurtengo edizioarekin. Zikloa osatzeko hamar kontzertu antolatu dituzte ohi bezala hiru herritan: Azpeitian, Azkoitian nahiz Bergaran. Azkoitiko parrokian hiru musika ekitaldi izango dira eta atzokoa izan zen aurrena.

Organoaren doinuak eta abesbatzaren ahotsak uztartu zituen atzoko kontzertuak. Mikel Ansola Markina-Xemeingo (Bizkaia) organista eta 2021etik Sttutgarteko Petruskirche elizako organista titularra dena aritu zen, eta harekin batera Dos-i taldea abesbatza. Talde hori 2022an sortu zuten eta munduan esperientzia handia duten abeslariek osatutakoa da.

Gaur, Bergaran

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloaren egitaraua:

Azpeitia, Loiolako basilika (19:30)..

  • Urriak 11, ostirala: Itziar Urbieta organista eta Iraia Bereziartua biolin jotzailea.
  • Urriak 18, ostirala: Valentin Lukan organista.
  • Urriak 25, ostirala: organo ikasleak.

Azkoitia, Amabirjinaren Jasokundearen parrokian (20:00).

  • Urriak 12, larunbata: Loreto F. Imaz organista eta Ainhoa Zubillaga mezzoa.
  • Urriak 19, larunbata: Nathan Laube organista.

Bergara, Santa Marina parrokia (19:00).

  • Gaur, igandea: Juan de la Rubia organista eta Xabier Urtasun organista.
  • Urriak 13, igandea: Ignacio Arakistain organista eta Aritz Segura zeharkako flauta jotzailea.
  • Urriak 20, igandea: Aitor Olea organista eta Airean ahots taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide