Pertsona bat hil da eta beste bi zauritu dira Azkarateko tunelean izandako istripuan

Aitziber Arzallus 2023ko abenduaren 15a

Ertzaintzak hedabide honi adierazi dionez, 17:00 aldera gertatu da ezbeharra. Bi edo hiru autok elkar jo dute, eta autoetako bat gidatzen ari zen emakume bat hil da. Horrez gain, beste bi pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte. Uneotan (19:15) erabat itxita dago errepidea, bi noranzkoetan.

Azkarateko tunelean hainbat autoren arteko istripu larria izan da 17:00 aldera. Ertzaintzak baieztatu duenez, autoetako bat gidatzen ari zen emakumezko bat hil da. Horrez gain, beste bi pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte. Istripua gertatu denetik, geldirik dago trafikoa, ez aurrera eta ez atzera, eta Ertzaintzak lekukoei jakinarazi dienez, luzerako joko du kontuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide