Duchenneren kontzientziazioaren alde, elkarretaratzea egingo dute etzi Azkoitian

Ane Olaizola 2023ko irailaren 5a

Iaz, Duchenne gaitzaz kontzientziatzeko Azpeitiko plazan egindako elkarretaratzea. (Veronica Reyes)

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izango da etzi, eta horren harira, elkarretaratzea egingo dute egun horretan Azkoitian. Izan ere, Azkoitian bada gaitz hori diagnostikatu berri dioten herritar bat, eta haren senideek eta Marea Urdina elkarteak mobilizaziora bertaratzeko deia egin dute.

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izango da ostegunean –irailak 7–, eta aldarrikapen horrekin bat eginez, elkarretaratzea egingo dute egun horretan Azkoitiko plazan, 19:00etan hasita. Izan ere, Azkoitian bada Duchenneren giharretako distrofia duen herritar bat –Lucas, 6 urte–, eta haren senitartekoek zein Marea Urdina elkarteak bertara agertzeko deia egin diete herritarrei.

Gorria da Duchenne gaitzaren kolorea, eta beraz, deitzaileen asmoa da etzi plaza gorriz koloreztatzea. Bide batez, egunean zehar zerbait gorria janztera animatu dituzte herritarrak, beren babesa adieraz dezaten.

Iaz, Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunean, Azpeitian egin zuten elkarretaratzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide