Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur arratsaldean Azkoitiko Baztarrikaldean, aita erasotzea egotzita. Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari azaldu dionez, aitari eraso egin ostean, etxean gotortu da erasotzailea, eta gertaeraren lekura joan dira ertzaintzaren hainbat unitate –tartean negoziatzaileak–, Udaltzaingoa nahiz larrialdi zerbitzuak.
Erasotutako gizona Zumarragako ospitalera eraman dute artatzera, eta erasotzailea, berriz, anbulantzian artatu eta atxilotu egin du Ertzaintzak, gertaera jazo eta ordu batzuetara.