Azkoitiko musika banda San Jose egoitzako egoiliarren aurrean arituko da igandean

Andoni Elduaien 2023ko uztailaren 7a

Musika bandak egoitzan eskainitako kontzertu bateko irudi bat. (Artxiboa)

10:45ean, kalejira egingo du musika bandak herriko kaleetan zehar, eta 11:30erako San Jose egoitzara igoko dira, han egoiliarrei zuzendutako emanaldia eskaintzeko.

Etzi, igandea, Azkoitiko musika bandak kontzertua eskainiko du Azkoitiko San Jose egoitzan. Herriko musikariak egoiliarren aurrean arituko dira 11:30etik aurrera, eta besteak beste, askotariko abesti dantzagarriak joko dituzte, hala nola balsak, pasodobleak, tangoak eta boleroak.

Kontzertua baino lehen, ordea, kalejira egingo du musika bandak herriko kaleetan zehar; 10:45ean hasita, Urrategiko Amaren eguna ospatzeko kalerik kale joko ditu abestiak musika bandak, horien artean Urrategiko martxa abestia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide